Ikastolako abesbatza

Bi ikasturteren ondoren, gure abesbatzak Musikherrian parte hartuko du larunbat honetan.

Urrian ekin zioten Abesbatzako kideek eguerdietako entseguei, eta aukera polita izango dute larunbat honetan ikasturtean zehar eginiko lana erakusteko. Emanaldia Plaza Berrian izango da eguerdiko 12:30ean. 

Guztira, LH-3tik 6rako 22 ikaslez osatuta dago abesbatza eta hauek izango dira abestuko dituzten abestiak:

- Azken dantza

- Duba

- Maitatzen zaitudalako

- Vois sur ton chemin

- Mendian gora

Musikherria dela eta, Zerkausian bazkari herrikoia eskainiko da, eta bazkaria prestatu eta zerbitzatzeaz Laskorain Ikastolako 45 lagun arduratuko dira. Irabazitako dirua Zutani elkarteari emango zaio.

Bestalde, ikastolaren egunean ere, ekainaren 5ean, ikastolako abesbatzaz gozatzeko aukera egongo da.

Gonbidatuta zaudete guztiak!