Altxa burua!
Maiatzaren 18an, Sakramentinoetako etxean, Altxa burua! guraso taldeak antolatutako Kafe Tertulia burutu zen.
Kafe tertuliak bi helburu izan zituen, batetik, Altxa burua! taldearen aurkezpena eta bestetik, teknologi berrien aurrean sortu daitekeen ezjakintasun horri erantzun bat ematea, talde babesean oinarrituz.
Familien arteko esperientziak partekatzeaz gain, teknologien aurrean dituzten kezka, behar eta proposamenen inguruan ere aritu ziren solasaldian.
Datorren udazkena bitarte, mugikorra ez erostearen konpromisoa hartzea ere erabaki zuten LH6. mailako familiek. Horretarako, datozen egunetan izenik gabeko galdetegi bat sortuko dute, konpromiso hori hartu nahi duen guztiarentzat eta bide batez, LH5eko familiak ere animatu nahi dituzte euren konpromisoa hartzera.
Konpromiso izen-ematea: https://forms.gle/RQhbRgKEFXabhmCS7