Kidetzeak
Ikasturte amaiera gerturatzen ari da eta bi urteko ikasleei hurrengo ikasturte hasiera errazteko asmoz, eraikin berria ezagutzera joan gara.
Azkeneko asteetan kidetze ezberdinak egin ditugu hiru urteko geletan, eraikinez aldatzea salto handia da beraientzat eta primeran moldatu dira. Hiru urtekoen geletan jolastuz, lagun berriak eginez, elkarrekin hamaiketakoa janez, abestiak abestuz … izugarri gozatu dute.