Munduko gastronomia Ibarran

Munduko osoko sukaldeak batuko dira Ibarran

Datorren ostiralean, maiatzaren 13an, Munduko Sukaldeak Azoka izenekoa burutuko da Ibarrako plazan. Arratsaldeko 18:00tan zabaldu eta hamaika herrialde ezberdinetako janaria dastatzeko aukera izango da.

Honako hau Uzturpe ikastolak Kilometroak 2022 barruko ekintzetako bat da; izan ere, Nigeriatik etorritako gurasoak daude ikastolan, bai eta Nikaragua, Pakistan, Mendebaldeko Sahara, Honduras edota Ukrainatik iritsitakoak, besteak beste.

Hauek guztiak izango dira sukaldariak eta razio bakoitzeko tiketak 2 eurotan izango dira salgai. Hein handi batean, munduari bira emateko aukera izango da, Ibarrako plazatik atera gabe.