Inoizko uztarik emankorrena

Inoizko uzta emankorrena utzi du aurtengo  "eskutik eskura" kanpainak!

- 10.000 etxetara iritsi gara

143.000 litro olio eskatu dira (iaz baino %35 gehiago)

271.000 ontzi kontserba eta 41.000 pakete arroz, pasta eta lekale eskatu dira (iaz baino %15 gehiago)

Zorion beroenak Errigoraren komunitatea osatzen dugun ekoizle, boluntario eta kontsumitzaileei!!!

GOGORATU, PRODUKTUAK JASOTZERA:

Larunbatean, maiatzaren 14an, goizeko 10:00etatik 13:00etara Ikastolako gimnasiora joan behar duzue.

Kotxea patiora sartu behar baduzue, suhiltzaileen aldeko sarrera erabili.