Kanbokoak Tolosan
DBH 1eko ikasleek egun zoragarriak igaro dituzte Kanboko gure lagun euskaldunen konpainian. Aurreko batean aipatu genuen bezalaxe, duela 10 urtetik hona egiten ari garen truke honen helburua euskara indartzea da, adin bereko neska-mutilen arteko harremanak sustatuz eta Euskal Herriaren ezagutzan sakonduz.
Oraingo honetan, Kanboko Xalbador kolegioko 80 ikasle baino gehiago izan ditugu denera Laskorainen.
Asteazkenean ongietorria egin genien: txaloak, aurreskua, instrumentu ezberdinak… denetarik izan zuten gure lagunek!!!!! Laskotxarangak ere harrera egin zien.
Ondoren, Usabalen joko-jolasak egin genituen, DBH 4ko ikasleek lagunduta.
Ostegunean, berriz, bi taldetan banatu ginen; eguraldia lagun, eskualdeko bi herritara mendi irteera egin baikenuen: Hernialdera eta Leaburura. Eta ostiralean, amaiera biribila emateko, DBH 1eko ikasle batek eta bere Kanboko truke kideak lekukoa eraman zuten Korrikan. Euskal Herria batzea baino gauza politagorik ez dago!!!!!!
Agur, gure lagunak, hurrengo urtera arte!!!!!