Sagarraren ezagutza
Aste honetan LH5.mailako ikasleak sagarraren inguruko lanketa bat egitera joan dira Auzo Txikiko Ezeizabarrena baserrira.
Bertan, Euskal Herriko sagar motak ezagutu genituen, baita sagar lorearen zatiak eta erleek polinizazioan izaten duten papera ere. Jolasen bidez sagarrondoen landaketa, loraldia eta uzta garaiak ere bereizten aritu ginen.
Ondoren, han egindako sagar-zukua dastatzeko aukera izan genuen eta sagardoa egiteko erabiltzen duten tolarea ere erakutsi ziguten.