Batxiko ikasleak Flandrian

Batx 2ko 5 ikasle eta 2 irakasle Flandrian izan dira egun hauetan, Hasselt-en, ERASMUS + proiektuan murgilduta. Bertan,  beste hainbat herrialdetako ikasleekin elkartu dira eta Belgikan jazotako migrazio-mugimenduak landu dituzte. Laskorain ikastola parte hartzen ari den proiektu baten baitan egin dute: Remembering the past for a common future.

Egun hauetan, euskaraz, flandrieraz, norvegieraz, polonieraz eta errumanieraz bizi izan diren ikasleen arteko komunikazio hizkuntza ingelesa izan da. Beraz, elkar ulertzeko eta elkarrekin lan egiteko erabili duten tresna izan denez,  beraien hizkuntza konpetentzia ere garatu ahal izan dute.

Ikasleak flandiar familietan egon dira eta guztiak elkarrekin hainbat jarduera burutu dituzte. Eskolan, besteak beste, proiektuari dagozkion tailerrak eta aurkezpenak izan dituzte eta, eskolaz kanpo, gaiari lotutako hainbat irteera eta bisita egin dituzte, esate baterako, meategietara eta hiriburura.

Proiektuaren hasierako bidaia besterik ez da izan hau. Jarrai dezagun lagun berriak egiten!