Eusle ekimena
DBHko IKASLEAK eta EUSLE EKIMENA
ZER DA?
Lau astez, DBHko ikasgeletan, ikasleen gehiengo zabal batek onartuz gero, launa ikasle eusle izendatuko dira eta ikasle horien zeregina euskara hutsean komunikatzea izango da, ikastolako eremura sartzen direnetik irten arte. Euskaraldiak berak sustatzen duen roletako bat balitz bezala, nolabaiteko “ahobizi” izango dira ikasle hauek. Euskarari beti ere eutsiko diotenak, alegia.
Ikasleak eurak izango dira astez asteko launa eusle izendatuko dituztenak. Hala, ikasgela bakoitzak 4 eusle izango ditu astero. 3 astez luzatuko da egitasmoa.
HELBURUAK:
Ikaslerik euskaldunenak eta euskaltzaleenak ahalduntzea eta besteak gaztelerara pasatzen direlako norberak gaztelerara pasatu beharrik ez daukala ikustea.
Elkarrizketa ele bidunetara ohitzen joatea, leku babestuetatik hasita.
Gaztelerara lerratzen diren elkarrizketak euskarara ekartzea.
Euskaraz egiteko zailtasunak dituztenengandik presioa kentzea eta elkarrizketak euskaraz izateko ardura euskaraz egiteko erraztasuna dutenengan ezartzea.
Ikastola arnasgune izatea eta harremanak euskaraz sortzea.
Galtzaundirekin batera, Laskorain Ikastolak euskararen hauspotzea eta indartze ekimenetan dihardu.
Kasu honetan, ikasleek eurek dute ardura,erronka,....beti ere, euskaraz bizitzeko ahaleginetan urrats bat gehiago da honakoa, eta irakasleak, bidaide dituzte.