Mikroespazioei hasiera eman diegu
LH 1 mailakoek aste honetan Mikroespazioei hasiera eman diete.
Txoko bakoitza ezagutzeko gogotsu agertu dira begiak zabal- zabalik eta saioa hasi orduko bertako proposamenetan buru- belarri aritu dira.
Hemendik aurrera goizei horrela emango diete hasiera eta txoko hauetan aritzeko aukera izango dute: HITZA JOLAS, MATE JOLAS, GURE MUNDUA, GU ZIENTZIALARI, TXOKO TXURIA ETA ERAIKUNTZEN TXOKOA.
Ea horrela jarraitzen duten ilusioz, jolasean eta elkarrekintzan heziz!