Urteko Batzarra
Bazkide agurgarri hori:
Azaroaren 25ean, osteguna, Urteko Ohiko Batzarra burutuko dugu arratsaldeko 18:30ean hirugarren deialdian. (lehen deialdia 17:00etan eta bigarrena 17:30ean) Laskorain Ikastolako Kondeneako Aldapako egoitzan.
Bertan parte hartzeko ondorengo loturaren bidez eman behar duzue izena.
Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:
- Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Nagusi honetako akta batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan onetsi eta sina dezaten.
- Aurreko urteko aktaren berri eman.
- Partaide berriak Artezkaritza Kontseiluan
- Ekonomia:
- 2020-2021 Balantzea eta 2021-2022 aurrekontua.
- Irakaskuntza:
- 2020-2021 emaitza eta balorazioak
- 2021-2022 Urteko plana: proiektuak eta helburuak
- Galdera eta eskeak
Agur bero bat.