Xiberoko ikastolen aldeko
2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan, eta Eperra Pettarrean) tokiko mozkinekin osatutako saskiak salgai ezartzen dituzte gabonetarako. Balorapena egiteko unean, ohartzen dira, urtez urte, saski salmenta kopuruak emendatuz doazela : Iazko kanpainean, 2200 saski salduak izan dira. 500 inguru saski gehiago, aitzineko salmenta kanpainari konparatuz. Salmentaren emendatzeak, laguntza baitezpadakoa izan da, bereziki diru mailan, covid-19k sortu arazo ekonomikoari men egiteko. Orroitarazi dezagun, covid-19 egoera larria zela eta, urte batez jarraian, diru iturriak murriztuak edota ezeztatuak izan zaizkiela. Beharrik ikastolek 2020ko saski salmenta mantendu zuten, hunek hein batean konduen orekatzea permititu baitzeien.
Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua gelditzen da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Ber ildotik eta azken hilabetetako informazioari begirada bat emanez, Ikastolen alde ari diren militante orok badaki deus onik ez dela itxaron behar frantses estatuaren aldetik. Murgiltze eredua zalantzan jarri zuten iragan udaberrian erranez Frantziako konztituzioaren kontrakoa zela. Esandakoa ekintzazen balu, euskararen geroa lander haundian ezar lezake. Beraz hobe, gaurdanik gure esku dagozten dinamikak martxan jartzea, bihar eta etorkizunean autonomia haundiago batekin bizitzeko gisan. Hortan datza ere saski salmentaren funtsetako bat.
Azkenik, nahizta saretzeko lan bat daramaten zonalde ainitzetan, oraindik loturarik gabeko erremuak gelditzen dira. Nahi lukete, saretze lan hau lurralde guzietarat hedatu, salmentari buruzko informazioa zabaltzeko eta saskiak erosteko posibilitateak errexteko. Interesatua den jende oro integra dezake proiektu hunen garapena beren weborriaren bitartez harremanean sartuz.
Aurten ere, hiru saski mota izanen dituzte salgai (Ikastolara ekarriko dituzte saskiak) : Ahuzki, Irati eta Orhi. Saskiak (gazna, ahate gibel, eztia, axoa, zaltxixoi, pate, pastelak, axoa, erreximenta) bi ikastoletan dauden ekoizleeri esker osatuak dira. Lotura zuzena daukate ikastolekin : oraingo guraso eta guraso ohiak. Erran gabe doa, produkzio ttipiko ekoizleak direla. Kalitate haundiko eta bertan ekoiztu mozkinak eskaintzen dituzte. Horrek, suposatzen du osagaiak aldatu daitezkela produkzioaren arabera.