Alvaro Beñaranen hitzaldia
Nola lagundu nire haurrari bere jarrera erregulatzen?
Datorren asteartean, azaroaren 16an, Alvaro Beñaranek hitzaldia eskainiko du HH eta LHko familientzat arratsaldeko 17:30ean Usabalgo Areto Nagusian.
Solasaldi honetan haurrari bere jarrera erregulatzen laguntzeko arauen eta hauen garrantziaren inguruan arituko da.
Arauen onura, hauek ezartzeko estrategiak eta hauek ez betetzearen ondorioak izango ditu hizpide. Hitzaldira etortzeko asmoa izanez gero, ondorengo esteka betetzea eskertuko genizueke.