BATXILERGOKO IKASLEAK AMALUR JARDUNALDIETAN
Batxilergoko bi mailetako 25 ikasle Topic-en izan dira. Izan ere, Amalur jardunaldien baitan, “Garapen jasangarriko helburuak eta gizarte ongizatea” hizpide, saioa eskaini dute eta ikasleak gonbidatu bertara.Laskorain Ikastolak, ikasleak hezten, interes berezia duen ikasle taldea bideratu du , ondorioz, bertara. Hona hemen hizlariak eta xedea:
· Fernando Valladares: “Biodibertsitatearen krisiak zer dakarren eta zer irabazten dugun, leheneratzen badugu”
· Carles Castell: “Naturguneek GJHak lortzeko eta lurralde-paradigma berrian duten zeregina”
· Rosa M. Calaf: “Kazetaritza zorrotza eta independentea behar da ingurumen krisiari aurre egiteko kazeritza zorrotz eta independentearen beharra”
Planeta Bizia txostena WWFren argitalpena da, eta bi urtetik behin munduko biodibertsitatearen joerak eta planetako osasuna aztertzen ditu. 2020ko txostenak zientifikoki egiaztatzen du giza jarduera planetako sistema naturaletara mugan eramaten ari dela. Txostenaren arabera, planetako biodibertsitatea izugarri jaitsi da: % 68 1970etik. Gure osasuna naturaren araberakoa da.
Testuinguru horretan, hain zuzen ere, GJH Garapen Jasangarriko Helburuak gure gizarteak gaur egun duen erronkarik handienari aurre egiteko aukera baliotsua, hau da, ingurumen-krisia geldiaraztea. Egoera larrian gaudenez, ezinbestekoa da denon premia, konpromisoa eta laguntza aurrera egiteko. Diziplina desberdinak, baina osagarriak, hala nola ekonomia, gizartea eta ingurumena, izan behar dira ongizatearen bidean gidatuko gaituzten ardatz nagusiak.