Ikasturte hasierako

Ikasturte berriarekin batera, geletako bilerekin hasi gara.

Lehenengoak Haur Hezkuntzakoak izan dira, bertan, gure egunerokoan egiten ditugun jarduerak eta ekintzak azaltzen ahalegindu gara. Familiak gelara sartzeko eta beren txikitxoak egunerokotasunean nola ibiltzen diren irudikatzeko aukera izan dute. Familiekin hartu-eman hauek oso positiboak dira bai irakasle eta familientzako ere, izan ditzakegun kezkak partekatzeko aukera ematen baitute. 

Hurrengo egunetan Lehen Hezkuntzakoak izango dira eta  azkenak Bigarren Hezkuntzakoak:

 

  • Irailak 23: LH3
  • Irailak 27: LH5
  • Irailak 28: LH4
  • Irailak 29: LH1
  • Irailak 30: LH2 eta DBH4
  • Urriak 4:LH6 eta DBH3
  • Urriak 5: BATX1
  • Urriak 6: DBH1
  • Urriak 7: DBH2
  • Urriak 19: BATX2