Errefuxiatuen

Aste honetan etorri zen Alboan fundazioaren eskutik nazioarteko Kahoot galdetegian parte hartzeko gonbidapena. Laskorain Ikastolako ikasleak aritu dira ikasgelan errefuxiatuen inguruan hausnartzen, informazioa jasotzen bai eta errefuxiatuen testigantzak jasotzen ere. 

Alboan GKEaren helburua  honakoa da: giza garapena, bizitza duina eta justizia gizaki guztien ondare bihurtzea. Ondorioz, zalantzarik gabe erabaki zuen Ikastolak parte hartu eta testigantzekin borobiltzea ekimena bera. 

Ostegunean eta ostiralean izan dira gazte errefuxiatu hauek gurean: David, Abdallah, Brahim, Houssine eta Jalal. Eskertzekoa, bai horixe, haien prestutasuna eta guretzako suposatu duen irakaskuntza.