Etorkizuneko Ikastola amesten

ETORKIZUNEKO IKASTOLA AMESTEN

Laskorain Ikastolak eraldaketa pedagogikoaren baitan hainbat hausnarketa saio, formazio eta partekatze abiatu ditu.

Martxoan egin zen klaustro osoarekin eraldaketaren inguruko hausnarketa. Oraingoan, gure ikasleak aritu dira etorkizuneko Ikastolarekin amesten, zer ekarri, zer eraiki eta nola irudikatu dute LH6 eta DBH4 bitarteko gelako ordezkariek elkarren artean. Aurretik eta gerora ere, gela guztietan egingo da saio berezirik ametsak elkarrekin eraikitzera baikoaz!!

Datorren astelehenean gurasoekin burutuko dugu saio hau Sakramentinoetan arratsaldeko 18:00etan. Gerturatzeko asmoa izanez gero, ondorengo esteka bete mesedez. 

Gu, bagoaz. Zu, bazatoz??