Maiatzak 17
Aste osoan zehar LGTBIQ+ fobiaren aurkako hausnarketa saioak burutu ditugu lehen nahiz bigarren hezkuntzan. DBH1 eta DBH2ko ikasleek sentsibilizazio saioetan egunaren nondik norakoak, generoa, rolen inguruko husnarketa eta LGTBIQ+ hiztegia ezagutzeko uakera izan dute. Ostegun eta ostiralean DBH3 eta DBH4ko ikasleek Loratuz Lotu trans elkarteko kideen esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten eta egindako balorazioen arabera, horrelako testigantzak ikastolan bertan jasotzea aberasgarria eta beharrezkoa da.
Egun hauetan ortzadarraren koloreak atseden orduetan ere agerikoak izan dira, DBH1 eta DBH2ko ikasleak sokatiran aritu baitira, ortzadar taldetan banatuta, LGTBIQ+ fobiari aurka eginez. M17 astelehenean ortzadarren koloreak jaun eta jabe bihurtu dira ikastolan, ikasle, irakasle eta gainontzeko langileok ere Gehituz elkarteak oparitutako “Ortzadarraren Ligako lokarriak” jantzi ditugu, oinetako, eskumutur, lepoan eta batez ere, kontzientzian. DBH3 eta DBH4ko ikasle talde batek Loratuz Lotuk eskainitako tailerran parte hartu eta posterren bidez, hausnarketak islatuz.
Lehen hezkuntzako ikasleek opari polita egin digute eta pasiloak banderolaz apaindu dituzte, gure ikastola ortzadarraren munduan murgilduz, kolore guztiek tokia izan dezaten HAZI, HEZI eta BIZITZEKO.
Honez gain, Lehen Hezkuntzako guztiek tutoretza saioak burutu dituzte, gizarte honetan pertsona orok gure lekua dugula aldarrikatuz.