Kilometroetako erropa

2021eko Kilometroak Goierrin antolatuko dira. BATERA, BAGARA, BAT GARA lelopean ekin diogu aurtengo ekitaldiari. Batera, Gipuzkoako Ikastola guztien konpromisoarekin. Bagara, Ikastolok badugulako izaera propioa eta aurtengo plaza izaera horren aldarrikapena izatea nahi dugulako. Bat gara, eredu bakarra, hezkuntza eredu propioa Euskal Herriko zazpi herrialdeetan. Osotasunaren zatia direlako gure ikastolak.

Leloa eta logotipoa baditugunez, urtero bezala arropa salmentari ere ekingo diogu. Aurtengoa ere berezia. Hamabost egunetako kanpaina izango da, apirilaren 28tik maiatzaren 10era. Kilometroetako online dendan egin ahal izango da erosketa www.kilometroak.eus eta norberak bere ikastolan jasoko du egin duen eskaera.

www.kilometroak.eus/denda

apirilaren 28tik-maiatzaren 10 arte

Adi!!! Ez da arropa erosteko beste aukerarik izango aurtengoan.

Beraz sartu www.kilometroak.eus webgunean eta egin zure eskaera.

BATERA, BAGARA, BAT GARA!