ESME JUNIOR lehiaketan sailkatuak

2. batxilergoko Enpresaren Ekonomiako ikasleek Deustuko Unibertsitateak antolatutako ESME JUNIOR ENPRESAko lehiaketan parte hartu zuten martxoan. Lehiaketan negozio ideia berritzaile bat garatu eta honen bideragarritasunari buruzko txosten bat egin behar izan zuten.

Aurkeztu ziren 49 proiektuetatik 10 bigarren fasera pasa dira, eta horien artean daude Laskorain Ikastolako bi talde. Aste honetan zehar sailkatutako ikasleek beren lanak aurkezteko bideo bat sortu eta ESMEra bidali beharko dute. 

Datozen egunetan 3 talde irabazleak aukeratuko dituzte eta sari banaketa Donostiako Udalean egingo da laster.

 

Zorte on gaztek!