Salto udalekuak
Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta UEMAk zabaldu du dagoeneko izena emateko epea.
Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek.
Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketen helburua.
DBH 4 eta BATX 1eko ikasleek izan dute Ane Aranburu UEMAko teknikariaren eskutik programaren aurkezpena.