DBH4 ikasbidaia

DBH4-ko ikasleak gara eta ikasbidairako itxaropen apur batekin gatorkizue. Ez dakigu posible izango ote den bidaia egitea, baina saiatu egingo gara.

Horretarako, sudadera batzuk diseinatu eta prestatu ditugu. Gainera, berri on bat daukagu: askatasuna izango duzu neurria eta kolorea aukeratzeko garaian. NAHI DUZUN KOLOREA hautatu ahal izango duzu.

Aukeratzeko garaian, nahiko nahastuta bazabiltza, lasai, eskatu laguntza.

Mila esker.