Baratzarekin

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak, baratza mundua bost zentzuekin bizitzeko aukeraz, gozatzen ari dira. Natura gelara eta liburuetara ekarri beharrean, ikaslea bera irteten da bere bila eta arrotza izan zitekeena, orain bere bilakatzen ari da. Orain arte dendakoa zena, orain lurrak emana dela barneratuz. Lurretik jasotako opariak norberaren platerara ekartzearen xarmaz eta esker onaz elikatuz. Baratzaren gaiak, momentuan lantzen ari diren beste arloetako gaiekin ere zuzenean eta zeharka lotzeko aukera ematen du.

Proiektuaren beste atal garrantzitsuetako bat, ekoiztutakoa Tolosako Zutani elkarteari ematea da baita ere, hilabate bukaeran egiten duten janari banaketarako. 

Proiektu honen baitan ideia berriak ere ari dira loratzen eta dagoeneko hasiak gara martxan jartzen. Ikusiko dituzue laister zein diren!