Eskatu Errigorako saskia

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Azaroaren 12ra arte, hiru saski aukeran: beltza (betikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia). Beti bezala, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Baina aurten, pandemiak eragindako egoera dela eta, elkartasuna biderkatu nahi dugu. Saskiko 5 euro gehigarriren truke Korrikaren katilua (beltzarekin), Seaskaren egutegia (berdearekin) edo D ereduaren haziak (zuriarekin) jasoko dituzu. Aparteko diru-ekarpen hau zuzenean AEK-ri, Seaskari eta Sortzeni bideratuko zaie, Korrika, Herri Urrats eta Sortzenen jaia ez egiteak eragindako galerak arintzen laguntzeko.

Informazio gehiago eta eskaera egiteko sartu ondorengo orrian

Saskiak Ikastolara bertara ekarriko ditugu, eta azaroaren 28an (larunbata), banatuko ditugu goizeko 9:00etatik 13:00etara.