Tanta txartelen banaketa
Tantaz-tanta osatzen da elkartasuna; bakoitzak jartzen duen aletik, tanta horretatik. Ikastolok badakigu, ongi jakin ere, elkartasuna zer den. Sortu ginenetik jaso izan dugu, eta horri esker atera dugu aurrera ikastolon proiektua.
Zer da TANTA?
Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da.TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egi bihurtzen dena. BOST EUROko elkartasun txartel batzuk dira, eta erosleek, trukean, 60.000 EUROko zozketa batean hartuko dute parte.
Nork bultzatzen du TANTA?
TANTA ekimenaren sustatzaileak Euskal Herriko ikastolak dira. Elkartasunean, auzolanean eta elkarlanean oinarritutako sarea ehunduz, lurraldeetako ikastolen urteroko bost jaien (Araba Euskaraz, Ibilaldia, Herri Urrats, Nafarroa Oinez eta Kilometroak) testuinguruan eramango dute aurrera egitasmoa.
Urtero, urte horretako jaien ikastola antolatzaileek izango dute TANTA elkartasun- txartelak banatzeko ardura nagusia. Beraz, aurten Zubimusu Ikastolak du ardura hori Gipuzkoan, nahiz eta gainerako ikastola guztiek ere parte hartuko dugun.
Horrela bada, ikastola osatzen dugun komunitatea osoaren laguntza da beharrezkoa, irakasle, guraso, ikasle, nahiz ingurukoena eta laguntza eske gatozkizue!
Martxoan erdikaldean banatu behar genituen TANTA txartelak Laskorain Ikastolako familia eta langileen artean. Baina larrialdi egoera dela eta ez zen posible izan. Besterik eskatu ezean, IRAILEAN, familia eta langile bakoitzeko 5 TANTA txartel jasoko ditugu.
Ikastolekiko elkartasun txartel hauek inguruan zabaltzera gonbidatzen zaituztegu. Familia eta langile bakoitzari 5 TANTA saltzea egokitzen zaigu. Oraingoan inoiz baina gehiago gure laguntza beharrezkoa izango dute aurrera jarraitzeko!
Noiz egingo da zozketa?
60.000 euroko sari honen zozketa, 2020ko ekainaren 25ean egitekoa bazen ere, URRIAREN 21ean izango da, notario aurrean.
Egitasmoaren inguruko zalantzak izanez gero, idatzi edo deitu ikastolako idazkaritzara.