Europako hainbat ikastetxerekin elkarlanean
IKTak ingelesez izeneko hautazko ikasgaian, DBH 4ko ikasleek Europako hainbat ikastetxerekin lan egiten dute eTwinning bidez. Aurten, "Culture hunters" izeneko proiektuan parte hartu dute Tunisiako, Greziako eta Finlandiako ikastetxe batzuekin batera.
Hainbat lan egin dituzte eta harremanetan ere egon dira hainbat hilabetez. Horrela, bideoak egin zituzten hasieran elkar ezagutzeko, mezuak idatzi dizkiote elkarri Twinspace aplikazioaren bidez eta sare sozialen bitartez, logo lehiaketa ere egin dute eta denen artean logoa aukeratu dute eta, amaitzeko, denen artean "Culture hunters" aldizkaria produzitu eta argitaratu dute, jarraian duzue ikusgai.
Zorionak, ekipo, egindako lanagatik!