Hitzaldia: erabakiak hartzen
Martxoaren 17an, arratsaldeko 17:00etan Batxilergo 1eko ikasle eta gurasoentzat hitzaldi interesgarri bat antolatu dugu ikastolako areto nagusian.
Alaitz Aipurua Sanzek, Psikologian doktoreak, bideratuko du saio hau eta orientazio akademiko zein pertsonalean ikasleek izan ditzaketen zalantzak zein diren argitzen laguntzeko helburua izango du.
Saio honetara, guraso bat eta haien seme-alaba joateko aukera ematen digu. Joan aurretik galdetegi bati erantzun behar diote familian. Aldez aurretik familian betetako galdeketa horretan oinarrituta, honako gai hauek aztertuko ditu: ikasketak egiteak duen garrantziaz , ikasketekiko izan daitekeen motibazioaz , bokazioaz eta egiten ditugun hautuez, horiekiko beldurrez, blokeoez, gurasoen eraginaren garrantziaz...
Gure ustez aukera paregabea dugu gai horien inguruan aditu batekin jarduteko.
Interesatuta egonez gero, ondorengo esteka bete behar duzue.
Anima zaitezte.