Erabakiak hartzen, etorkizunera begira
Batxilergo 2n dauden ikasleek, ondo bidean, azken urtea egingo dute gure ikastolan eta, hemendik aurrera, nork bere bidea egingo du ikasketetan eta bizitzan. Erabaki garrantzitsua hartu behar dute ikasleek, ikasketei dagokienez.
Horrexegatik, azken bi urte hauetan Laskorientazioa proiektuan parte hartu dute. Hainbat mintegi eta lantegietara bisita egin ondoren, bakoitzak bere lana egin du eta ateratako ondorioak maila bereko ikaskideekin partekatu dituzte; horrela, hainbat ikasketa eta lanbideri buruzko informazio ugari jaso dute haien kideengandik.