Tolosako kaleetan euskaraz

https://www.28kanala.eus/saioak-28-kanala/75-herriak/tolosa/8538-kazkaba...

Urtarrila hasieratik astebururo entsaiatzen ari gara ikastolako 500 lagun Kazkabarrako begiraleekin batera. Aurtengo gaia Tolosako kaleeten ere euskaraz izango da, eta Tolosako 4 kalez mozorrotuko gara: Errementari, Korreo, Letxuga eta Inpernu. 

Astelehenitan, goizeko 9:00ean elkartuko gara Sakramentinoetan. Ikastolan bazkaldu behar duenak ekar dezala bazkaria, poltsan izena jarrita.

Kalera atera aurretik makillatu eta entsaio bat egingo dugu ikastolako patioan.

10:00etan beste talde guztiekin batera elkartuko gara Oria kalean eta bertan talde bakoitzak bere dantza aurkeztuko du. Ondoren San Frantzisko pasealekuan zehar dantza egingo dugu.

12:00etan hamaiketakoa banatuko dugu, indarberritu eta dantzarekin jarraitzeko.

14:00ak aldera bazkaltzera joango gara Sakramentinoetara. Nahi izanez gero etxera joan daitezke bazkaltzera.

15:15etan Sakramentinoetan elkartu eta zezenetara joango gara, bertan konfeti eta serpentina pila edukitzeaz gain, merienda ere izango dugu.

Zezenak bukatzean, ibai aldetik zuzenean Dama Berdeko zubiraino jaitsiko gara eta bertan hasita Lopez Mendizabal Plaza ingurura joango gara.  Bertan egingo dugu azken dantza, 19:00etan.

Euria dela eta bertan bera geratzen bada, goizeko 9etan adieraziko zaie Sakramentinotan. Bertan behera geratuz gero, bazkal ondoren zezen plazara joango gara (sarrerak aurretik eskuratzen baititugu).

Goizean dantzan ibili eta arratsaldean euria egiten badu, zezen plazatik atera eta ibai aldetik behera jaitsiko gara. Kasu horretan, Solozabal autoeskola dagoen lekuan, gure karroza egongo den lekuan, jaso behar dituzue seme-alabak arratsaldeko 18:00etan.

Komeni da seme/alabei adieraztea, beraien bila zuek joango al zareten edo etxera bakarrik joan behar duten.

BIDEOA