Zergatik aukeratu dugu
Zergatik aukeratu dugu Laskorain Ikastola geure seme-alabentzat? Hona hemen 10 arrazoi:
1. Haurra herritar oso izatea dugulako abiapuntu eta helmuga, konfiantzaren pedagogia eta eredu horizontalak baliatuz horretarako.
2. Herrikoa eta herritarrena delako, herriari irekia.
3. Ikastolak, Xiberutik Arabara, D eredua ardatz hartuta, euskararen sehaska direlako. Eta geure seme-alabak, euskaldun eleaniztunak eta euskararen aldeko kide aktiboak izatea nahi dugulako. Euskaraz Bizi nahi dugulako.
4. Herrigintzan oinarritutako kooperatiba delako, komunitate eragilea herri mugimenduan. Konpromezu hezitzaile euskalzalea aisialdian ere bermatzen duena.
5. Kooperatiba izaerak partaideen autogestioa eta auzolana bultzatzen dituelako, gure ezinbesteko balioak direnak.
6. Zer-nolako ikastola nahi dugun irudikatzeko askatasuna dugulako, geure eredu propioa lantzekoa, mugak muga.
7. Desio dugun mundua sortzeko bidean, euskaratik eta euskaraz, kultura transmisioa, elkartasuna, konpromisoa eta inplikazio sozialak oinarri dituen ikas- eta herri- komunitatea osatzen dugulako.
8. Euskal Herri osoa hartzen duelako aintzat, ikuspegiz zein antolaketan.
9. Etorkizuneko Euskal Herriko eskola publiko komunitarioaren hazia ereiten ari garelako.
10. Ikastola, etengabe, bere burua birpentsatzen ari delako, ikas-komunitate ekologikoagoa, sozialki justuagoa, demokratikoagoa eta hezkidetzaileagoa lantzen.