Xiberoko ikastolen aldeko

2003tik, Zuberoako Ikastolek gabonetarako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin. Iaz, 1 400 otarre salduz 15.000 euroko diru laguntza jaso zuten Zuberoako bi Ikastolek.

Ekimenaren helburuak :
– Zuberoako Ikastolak laguntzea
– Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.

Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri guztiko elkartasuna ezinbestekoa zaigu.

Euskara susta dezagun, Zuberoako Ikastolak lagunduz !

Eskaerak egiteko sakatu hemen