Anatomiako ikasleak, sukaldari
Batxiler lehen mailako Anatomia arloko ikasleak sukaldari lanetan hasi dute ikasturtea.
Hiruhilekoan zehar, zelula-mota eta ehunei buruzko informazioa bildu eta horren inguruan ikertu dute. Ondoren, talde bakoitzak zelula jakin bat aztertu du eta bakoitzari egokitutako zelularekin pizza bat diseinatu behar izan du. Horretarako, pizza zaporetsua irudikatzeko osagaiak erabaki dituzte eta modu erakargarrian aurkezteko diseinua pentsatu dute, betiere zelularen egitura irudikatzeko helburuarekin.
Azkenik, ikaskideen aurrean lanak aurkeztu eta dastatu dituzte. Hona hemen argazkiak.