Trikiti eta pandero taldea osatzeko nahia

Ikastolan trikiti eta pandero taldea osatzeko nahia adierazi du guraso talde batek. 

Gainera, ikasturte honetan Asier Gozategi trikitilariak, trikitixako ikastaroak eskainiko ditu ikastolan bertan ikasleei eta gurasoei.

Ikasleentzat asteazken eguerditan izango da, eta gurasoei astelehen arratsaldetan eskainiko die. Hala eta guztiz ere, egunak ez daude guztiz itxita.

Izena ematera animatu nahi zaituztegu. Tolosan bertan trikitilari gutxi daude, beraz aukera bikaina izan daite trikitixa ikasteaz gain, jende berria ezagutzeko.

Trikiti eta pandero taldeko kide izateko interesa duzuenok laskorain@ikastola.eus helbidera email bat bidali, eta zuekin jarriko gara harremanetan.