Euskaraz bizi ahal gara!
Zer nolako arrastoa utzi du Euskaraldiak Tolosaldean? Zenbateraino bizi gaitezke euskaraz Tolosan eta zenbat erabiltzen dugu? Zerk garamatza batzuetan euskara ez erabiltzera? Galdera hauei erantzuteko asmoz, herriz herriko hitzaldi zikloa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak eta lehen geldialdia Tolosan egingo du.
Hitzaldia urriaren 3an izango da, osteguna, eta Kultur Etxeko areto nagusian Galtzaundiko kide Kike Amonarriz Gorriak eta Ane Izagirre Arruebarrenak emango dituzte azalpenak 18:30etatik aurrera. Hitzaldian Tolosaldeko eta Tolosako egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da, lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira, etorkizuneko Euskaraldia zer izango den azalduko da eta eskualdeko euskalgintzaren egoeraren berri ere emango da.
Gonbidatuta zaudete!