Eskerrik asko!
LH 3-4ko ikasleek tailer ugari egin dituzte urtean zehar, horien artean josten ikasi dute eta bi amonen ezinbesteko laguntza izan dute.
Eskerrak emateko, ondorengo bertsoa abestu die:
“Ez dago erakusketarik
ta hobe dugu aitortzea,
gaur gure asmoa dela
zuen lana eskertzea.
Egin duzuen guztia,
ez da bakarrik jostea
goxotasun ta pazientziaz
bete da aste(artea).
Beatriz ta Mª Carmen,
benetan, a zer zortea,
eskainitako laguntza
maitasunez jasotzea…
astero gurekin zitan
hartu duzuen tartean
bion jarduna izan da,
guretzat paregabea!”
MILA ESKER BIHOTZEZ!!!