Zeramika

Lehengo aldiz eskaini dugu zeramika Usabalgo ikasleentzat, eta bertan buztinarekin lanean arituko dira, urarekin nahastu eta orea egiteko.

Ondoren modelatu egingo dute nahi duten forma emateko eta lehortzen utzi eta gero, oso tenperatura handian labean egostuko dute.

Zeramika txokoa astearte eguerditan egongo da zabalik Usabalgo ganbaran.