Yau Samayaye kontzertua

Hartu Arrasate eta Tolosaldeko 8 eta 17 urte bitarteko 130 kantari, 2 zuzendari eta 4 musikari. 

Gehitu ilusioa, gaztetasuna, energia eta kantatzeko eta dantzatzeko gogoa. 

Horixe duzu: YAU SAMAYAYE!!

Baxu, bateria, piano eta saxoaz lagundurik Arrasate eta Tolosako haur eta gazte hauek kantuan eta dantzan jarriko gaituzte 60´ko ikuskizun eder honetan zehar. 

Popetik Rockera, Zea mays, beltz espiritualak, Adele,Ken Zazpi, kantu afrikarrak...denetarik entzun eta ikusteko parada izango dugu Leidorreko oholtza gainean Maiatzaren 13ko iluntzean. 

Ez galdu aukera! Maiatzaren 13an, Leidorren, 20:30ean.

Debagoieneko ARIZMENDI ikastolako haur abesbatza eta Tolosako LASKORAIN Ikastolako abesbatzak
 

Zuzendariak: Rakel Murgiondo eta Naiara Mintegia

Saxoak: Jon Arruebarrena

Bateria: Antton Telleria

Baxua: Itsaso Etxebeste

Pianoa, moldaketak eta zuzendaritza musikala: Juantxo Zeberio Etxetxipia

 

Sarrerak Ikastolako idazkaritzan salgai 10 euroren truke ( 14 urtez behera eta langabetuek 5 euro)

https://www.youtube.com/watch?v=gcwHoeKln_g