Europe in 8 bits

Batxilergo 1eko gizarteko ikasleek “Dock of the Bay” Donostiako Dokumental Musikalen Zinemaldia gertutik ezagutzeko aukera izan zuten aurreko ostiralean.”Europa in 8 bits”, chip musikaren korronte berria aztertzen duen dokumentala ikusi zuten. Europako lurralde ezberdinetan grabatutako dokumentala da eta bertan azaldutako protagonistek kontsola eta ordenagailu zaharrak erabiliz, GameBoy, AtariST, Commodore 64 adibidez, soinu berriak sortzea posible dela erakusten dute, erritmo moderno eta estilo musikal guztiz berritzailea, alegia.80. hamarkadako makina “zaharkituak” gaur egungo musika instrumentu eta tresna grafiko berritzaileak bihurtzen dira dokumentaleko protagonisten eskuetan. Dokumentalaren ostean Javier Polo zuzendariak ikusleen galderak erantzun zituen. Donostiako Antzoki Zaharra barrutik ezagutzeko parada izan zuten, ostiral goiz euritsuan eraikuntzaren aintzinatasuna musika berritzailearen lekuko bihurtu zen.