NiZu=

LH 6. mailako ikasleak Apattaerreka poligonoan dagoen Gureak tailerra bisitatzen ari dira egun hauetan gelaka. “Ni zu bezala” izeneko egitasmoa ari dira burutzen, pertsona desgaituak gizarteratzea helburu izanik. Jadanik talde bat izan da eta pertsona desgaituak lanean nola moldatzen diren ikusi zuten. Ondoren beraietako batzuekin hitz egiteko eta hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.

Esperientzia aberasgarria izan da oso.