Olentzero-Mari Domingiren etorrera

Aurten ere , abenduaren 24ean, Olentzero eta Mari Domingi Izaskundik  etorriko dira Tolosara.

17:15ean Plaza Zaharrean elkartuko gara, Udaletxe aurrean.

 

17:30ean, Olentzero eta Mari Domingi Santa Klaran itxarongo ditugu. Beraiekin elkartu ondoren ibilbidea jarraituko dugu kalejiran, trikitilariekin, antortxekin, kriseiluekin…

 

Santa Klara -  Plaza Zaharra - Kale Nagusia - Gorriti - Rondilla - Euskal Herria enparantza - Zerkausia

 

Euskal Herria plazan Udaberriko haurrek dantza egingo dute.

 

Ibilaldiaren amaieran, haurrek Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dute zerkausian. Olentzero eta Mari Domingiren etorreran parte hartu nahi duzuenok, datorren ostegunerako (hilaren 10erako) eman behar duzue izena ondorengo eranskinean.

 

 

https://docs.google.com/forms/d/1QMV5pPZ6zd_xv_YTSDrsq3e6WT1qdYye-g7a7HBHvJ0/viewform?usp=send_form

 

Parte hartzen duzuenok, merienda izango duzue Kultur etxean. 19:30ean bukatuko da.