Ikerketa zentruetara bisitan

Batxilergoko 2. mailako arlo zientifiko-teknologikoko 26 ikasle EHUk Donostian duen Campusean izan ziren, urriaren 16an, bertako bi ikerketa zentru bisitatzeko. Materialen Fizikaren Zentrua (CFM) batetik eta Donostia International Physics Center (DIPC) bestetik.

Lehenengo saioan bertako zientzialari emakume batek ikertzaile baten ibilbidea azaldu zien berea propioa adibide bezala hartuta. Jarraian DIPCren Kalkulo zentroa eta CFMren Nanofisika eta nanozientzia laborategia, eta baita Polimeroen kimika laborategia ere bisitatu zuten.

Zentro hauetan 50en bat lagun ari dira beraien doktoradutza ikasketak egiten eta horietako batzuk laborategiak eta tresnak erakusteaz gain, zein lanetan ari diren azaldu zieten.

Ikasleen iritziz oso baliogarria izan zen egindako bisitan jasotako informazioa aurtengo urtean etorkizunari begira hartu behar duten erabaki garrantzitsu horretan laguntzeko.