BATX2: top@DIPC Zientziarekin jolasean

Aurreko urteetako bidea jarraituz, Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketaren VI. edizioan parte hartzera gonbidatu gintuen. Puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketa honetan, ikertzaile gonbidatuek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko grinari buruz hitz egin zuten eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzun  zizkieten ikasleei.

Topaketa hauen helburu nagusia, Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea da, ikasle gazteak ezagutzarekiko grinaz busti daitezen.

Aurtengoan ikertzaile gonbidatuak, Claude Cohen-Tannoudji (Fisikako Nobel Saritua 1997), Albert Fert (Fisikako Nobel Saritua 2007) eta Juan Ignacio Cirac (Asturiasko Printzea Saria 2006) izan dira Laskorain Ikastolatik Batxilergo 2. mailako Ander Congil, Jokin Sanchez, Iker Ariznabarreta eta Naiara Larrañaga ikasleak eta Luixi Arregi Irakaslea izan dira bertan. Gainera, Ande Congilek galderarik orijinalenaren saria irabazi zuen, egindako galdera hau izan zen: "Fisikarekin erlazioa duten teleserietan, fisikako benetako kontzeptuak ongi zaintzen eta tratatzen al dira zure ustez?". Saria Samsung Galaxy tableta bat izan zen, Zorionak Ander!