Lan-deialdia

Laskorain Ikastolak 2024/2025 ikasturtean Bigarren Hezkuntzan arlo hauek emateko pertsonak behar ditu:

1-    Ingelesa eta Gaztelania. 

  • Ingeles ikasketak, Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa edo gradu baliokideak onartuko dira.

2-    Gizarte zientziak (%75eko lanaldia).

  • Historia, Filosofia, Antropologia edo gradu baliokideak onartuko dira.

 

Bi lanpostuetarako beharrezkoa da Bigarren Hezkuntzan lan egiteko irakaskuntza-masterra eta Euskarako C1 zein Ingeleseko C1 egiaztagiriak izatea.

 

Ohar garrantzitsua: curriculumean, egindako ikastaroen ordu-kopurua zehaztu behar da eta, lan-esperientziari dagokionez, hasiera eta amaiera datak zehaztu egin behar dira.

 

Deialdian aurkezteko, bete ezazu galdetegi hau. Erantzunak ekainaren 17ko 08:00ak arte jasoko dira. 

 

Inprimakia bete eta bidali botoiari sakatzean hurrengoa onartzen duzu:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, lan eskaera honetan beteriko zure datu pertsonalak gure fitxategian sartuta daudela eta horren helburua zure eskaera erantzuten saiatzea dela jakinarazten dizugu. Fitxategiak Datuak Babesteko Agentzian aitortu ditugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea LASKORAIN IKASTOLA bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatu Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Usabal 26, 20400 Tolosa (Gipuzkoa) eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.