Zesta puntako

Zesta punta pilota joko bat da, xistera handia izeneko saskiarekin jokatzen dena, eta Tolosako zesta punta taldeak antolatuta, Unai Lekerika zesta punta jokalari profesionala ikastolan izan dugu LH 3. eta 4. mailetako ikasleekin kirol honen inguruko azalpenak ematen.

Gure ikasleek zesta punta ezagutzeko eta probatzeko aukera izan dute.

Ea hau bezalako ekimenekin, pixkanaka zesta punta bezalako kirol minoritarioei indar pixka bat ematen diegun eta ez ditugun galtzen uzten.