Lagunen artean sortzen diren gatazken kudeaketa

Urtarrilaren 26an, arratsaldeko 17:15etan Nerea Mendizabal, komunikazio ez bortitzean aditua, etorriko da Ikastolara. 

Lagunen artean sortzen diren gatazken kudeaketaren inguruan hitzaldi bat emango digu eta hitzaldi hau, Usabalgo Areto Nagusian izango da. Bereziki LH5-6ko familiei zuzenduta dago baina beste adin tarteko familientzat ere baliagarria izan daiteke. 

Etortzekoak bazarete, bete ezazue ondorengo galdetegia mesedez.