Euskaraldiaren bideoklipa

Datorren astelehenean, ekainaren 20an, Euskaraldiaren bideoklipa grabatuko da Tolosan.

40 figurante behar dituzte: 15:00-18:00 bitartean izango da, hasieran Alde Zaharrena barrena egingo dute, eta ondoren Euskal PIzkundea Plazan. Jende gehien amaieran beharko da, Euskal Pizkundean, beraz, 15:00etan ez, baina beranduago posible duenaren premia ere izango dute.

Ahal duzuenok bizikletarekin azaldu, bizikletarik ez badaukazue ere azaldu: baina ahal dela gehienak bizikletarekin azaltzea komeni da.

Izena emateko edo zalantzaren bat duzuenok: 688 738 417 zenbakira deitu edo idatzi.