Errigorako saskiak

Iritsi dira eskatutako Errigorako saskiak. Larunbat honetan ikastolako gimnasioan egongo gara goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Udazkeneko kanpainaren ibilbideko bigarren edizio arrakastatsuenean,
📦 15.500 saski banatuko ditu Errigorak eta
💸 235.000€ bideratuko ditu Ager vasconumeko euskalgintzara.

Zorionak bihotz-bihotzez herrilan honen parte izan garen guztioi: ekoizleak, euskalgintzako eragileak, herriz herri lanean aritu diren Errigoraren boluntarioak eta saskia eskatu duten herritarrak. Bejondeigula! Zortzigarren urtez egin dugu segidan udazkeneko kanpaina eta, hala ere, indar biziz dirau.

Ekarpen horri esker, zonaldeko ikastolek eta AEK-k, bizirauteaz gain, bestela posible ez liratekeen aurrerapausuak ematen jarraitu ahal izanen dute eta Sortzenek sare publikoan D eredua indartzeko lanean jarraitzeko baliabideak izango ditu. Eta herritarrak euskalduntzeko ezinbesteko lan horrez gain, Agerraldiak ekintza-agenda handiagoa egiteko aukera izanen du 2022an, bizitzaren esparru guztietan euskarak espazio berriak irabazteko eta hamarkadetako hizkuntza politikaren ajeei aurre egiten saiatzeko, euskararen aldeko jarrerak sustatuz.

Aurtengo kanpainaren leloak dioen bezala, «herriak egiten du herria»!