Orientazioa Batxilergoan

Batxilergoko 1. mailako IKT teknologikoa eta 2. mailako Marrazketa arloko ikasleak izan dira joan den ostegunean Tolosaldea Lanbide Heziketaren instalazio, makina eta lanketak ezagutzen. Orientazioaren baitan, honek guztiak langintza eta arlo ezberdinetako makinak ez ezik , ogibideen inguruko informazioa ezagutzeko ere baliatu dute gure ikasleek. 

Egungo  Lanbide Heziketaren ezagutza eta haren inguruko xehetasun gehiago ere jasoko dute gainerako batxilergoko ikasleek, baina gaurkoan bertatik bertara herraminta eta makinak ezagutzera gerturatu dira gure ikasleak, izan ere, aipatu ikasgaien baitan txertaturik leudekeen tresnak ikusgai jarri dizkiete Tolosaldea LHn. 

Elkarlanean jarriatuko dugu gure ikasleen orientazioa aberasten.