Berriz Jzioquitzeko asmoz eta ilusioz

BERRIZ JZIOQUITZEKO ASMOZ ETA ILUSIOZ – EUSKARABENTURA 2022!

Maider Eraunzetamurgil,  Nahia Iturbe, Ana Simpler, Oier Gastesi eta Lore Zeberio ikasleak izan ziren joan den udako Euskarabenturako abenturazaleak.

Aste honetan Batx 1eko ikasleei eta datorren astean DBH4ko ikasleei EUSKARABENTURAren inguruko informazioa eskaintzeari ekin diote.  Ilusioa piztu eta hartan parte hartzeko egin beharreko aurre-lanketa, epeak, ezaugarriak ezagutzeko aukera. Izan ere, asko dira Laskorain Ikastolako partaide ohiak. Gure egin dezagun abentura, ….euskara abentura!!!!

Hauek dira Euskarabenturak dituen helburuak, eta hauekin guztiekin bat egiten du Laskorain Ikastolak:

  • Gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea.
  • Gazte euskaldunen sare berri bat sortu eta elikatzea.
  • Euskal Herriko natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturala gazteen artean ezagutzera ematea.
  • Balore positiboak transmititzea.