Innovamat

Astearte arratsaldean Lehen Hezkuntzako familiek Pere Cortésen eskutik Innovamat proposamen didaktikoaren inguruko formazio saioak jaso zituzten  Usabalgo areto nagusian.

Aurreko ikasturtean hasi ginen erabiltzen ikastolan Innovamat, besteak beste, manipulazioan oinarritzen delako eta konpetentzia matematikoa modu aktiboan eskuratzea bilatzen duelako. 

Saio hauetan Innovamaten hezurdura aurkezteaz gain, familiek beraien seme- alabek Matematika arloa ikastolan nola lantzen duten ikusi ahal izan zuten, baita etxetik aritzerakoan seme-alabak nola lagundu ditzaketen ere. 

Harrera ona izan du Innovamatek ikastolan, eta familia askok hartu zuten parte saio hauetan.